Katakrakeko Ikerketa Guneak Annie Ernaux idazle frantziarraren inguruko mintegia antolatu du. Literatura nobela saridunaren ekoizpen literarioaren gakoak errepasatuko ditu bost saiotan. Ernaux, autofikzioaren erreferente nagusietakoa da, bere bizipenetatik abiatzen delarik idazterako orduan. Bere garaiko gizartearen argazkia egiten du bere liburuetan eta askotan idatzi du emakumearen zapalkuntzaren inguruan.
Saioak, bi astetan behin egingo dira, ostegunez arratsaldeko 7etan. Apirilaren 16an aurkezpen saioa egingo da. Eta ondorengoetan Lekua, Gertakizuna, Pasio hutsa, Argazkiaren erabilera eta Idazketa labana bat da eleberrien inguruan hausnarketa egingo dute. Azkeneko bi saioetan Leire Lakasta itzultzailearen laguntzarekin. Informazio gehiago www.katakrak.net webgunean.
Hedoi Etxarte eta Samira Calvo izan ditugu gonbidatu Euskalerria Irratian mintegiaren inguruko detaile guztiak kontatzeko.