Filosofia bereko proiektu txiki asko batzen direnean, gauza zoragarriak gertatu daitezke. Ideia hori burutan sortu da Bertako Fest, bermut dinamiko gisa diseinatutako jaialdi gastronomiko berria. Apirilaren 12an, datorren igandean izanen da hitzordua, non eta hemen Iruñen, Geltokin, Iruñeko autobus geltoki zaharrean. Ardoa, pintxoak, showcooking-ak eta dj-ak 11:00etatik 16:00etara Malatesta, Olio Pizza Bar, Gatza Bar, Geltoki Taberna eta Reyna de Copas-en eskutik.
Protagonistak, Simon Macias antolakuntza taldeko kideak nabarmendu bezala, bertako produktuak, ekoizleak eta ostalaritza proiektuak izango dira. "Filosofia berdina daukaten proiektuak dira, jende gaztea daukatena atzetik ikaragarrizko lana egiten eta bertakoaren aldeko apustua egiten". Jaialdiko sarrera guztiak agortu diren arren, oraindik ere gelditzen diren bi sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko tartea badagoela iragarri digu Maciasek. "Apirilaren 9an eginen dugu zozketa, beraz garaiz zaudete oraindik".