San Frantzisko ikastetxeko korridorea berdegune bilakatu dute

Euskalerria Irratia 2026ko apirilaren 1a

Iruñeko Alde Zaharreko San Frantzisko ikastetxeko hezkuntza komunitateak proiektu artistikoa garatu du Virginia Santos Itoiz artistarekin elkarlanean. Zientzia, artea eta natura uztartu dituzte eta ikastetxeko sarrera berdeagoa da orain: 1.400 hosto sortu dituzte zuraz eginak eta beste hainbat benetako lanadarerekin osatu dute berdegunea. 

Apenas dago zuhaitzik Iruñeko Alde Zaharreko kaleetan. Naturgunerik gabeko hiri zaharra geratu da. Hausnarketa horri tiraka San Frantzisko ikastetxeko hezkuntza komunitateak berde bilakatu nahi izan du haien ikastetxeko eraikinaren sarrera. Horretarako Virginia Santos Itoiz artista lagun izan dute: 1.400 hosto marraztu eta margotu dituzte. Artistak gero zuraz egin ditu eta xehetasun guztiak jaso dituzte hosto horiek ikasle, irakasle, guraso eta langileek eginak. Emaitza, eraikinaren sarrerako korridorean ikus daiteke: sabaitik zintzilik jarri dituzte itxura erreala duten baina egurrez egindako hostoak eta horien azpian benetako landareak ere bai. Ingurune berdeagoa eskuratu dute, arnasgune bat; Sanfranberdea izendatu dute

LABEA ekimenak hartu du parte San Frantzisko garatu duten proiektu horretan. Artea, natura eta zientzia uztartuz egiten dituzte egitasmoak eta horixe egin dute Alde Zaharreko ikastetxe horretan ere. Ez da ekitaldi bakarra izanen: eko-eskolak idearen barruan Kattalin Barber eta Maria Jimenezekin batera beste zenbat saio eginen dituzte natur-inguruak ezagutu eta ingurumenarekin erlazioa izanen duten eskolak aurrera eramanez. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!