Ernai gazte antolakundeak urtero antolatzen duen Gazte Topagunea iristear da. Apirilaren 2tik 5era izango da Abadiñon. Azkeneko prestaketa lanak egiten daude buru belarri antolatzaileak, ehunka gazte espero dituztelako. Kontzertuak eta lantegiak egongo dira. Ondo pasatzeko aukera baina hausnarketarako tartea ere egongo da. Aurten antolatutako ekitaldien inguruan mintzatzeko Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saiora hurbildu dira Ernaiko kide diren Irune Costa eta Aitor Eskalada.