Belateko tuneletako obrengatik N121A errepidea itxita izanen da gaur eta bihar

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 30a

08:00etatik 21:00etara Donostiarako noranzkoa itxita izanen da martxoaren 30ean eta 31n Belateko tuneletan egiten ari diren lanak direla eta. Errepide zaharretik, mendatetik, bideratuko dute trafikoa. Iruñerako noranzkoan doazen ibilgailuek errail bat izanen dute zabalik N121A errepidetik igaro ahal izateko. 

Bost egunez izanen da N121A errepidea itxita Donostiarako noranzkoan Arraitzeko Bentetatik Almandozko lotuneraino. Belateko tuneletan egiten ari diren lanengatik errepide zaharretik bideratuko dute trafikoa, mendatetik: ostiralean egin zuten lehen itxiera eta gaur eta bihar izanen dira datozenak. Apirilaren 8an eta 9an ere aurreikusia dute tarte hori istea. Iruñerako noranzkoan doazen ibilgailuek N121A errepidea erabili ahal izanen dute errailetako bat zabalik utziko dutelako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!