Unescok 1998an proposatu zuen martxoaren 21a Poesiaren Nazioarteko Eguna izatea, Antonio Pastor Bustamante editorearen eskaerari erantzunez. Nafar Ateneoak antolatuta, topaketa poetikoa egin dute Castillo Suarez eta Rakel Pardo idazleek Nafarroako Liburutegian.
Altsasuko idazlearekin poesiaz mintzatu gara luze eta zabal Euskalerria Irratiko Irrintzi Plaza saioan. Zein izan irakurri zuen lehen poema? Eta idatzi zuena? Non bilatzen du inspirazioa idazteko? Eta nolakoa da poema liburu bat idazteko prozesua?
Martxoaren 28an ‘Lera’ lan berria kaleratuko du 1545 argitaletxearekin, Udane Ansaren irudiez lagunduta.