KIROLERRIA

Arrate Bergara: “Galdutako finalen arantza hor dago, baina garrantzitsua da perspektiba edukitzea”

Eñaut Agirrebengoa 2026ko martxoaren 24a

Duela hamar urte Emakume Master Cup zirkuituaren sorreran parte hartu zuen Arrate Bergara pilotari tuterarrak. Berriki azpitxapeldun izan da Binakako Txapelketan, eta harekin hitz egiteko aukera izan dugu Kirolerrian

Emakume Master Cup zirkuituko Binakako Txapelketaren finala hartu zuen igandean Eibarko Astelena pilotalekuak. Arrizbalaga-Bergara eta Sagardui-Gaminde bikoteak izan ziren aurrez aurre, eta txapelak gazteek jantzi zituzten: Alize Sagarduik eta Enara Gamindek, alegia.

Beteranoek, ordea, kolpe gogorra jaso zuten, eta bereziki, Arrate Bergarak, ihes egin baitzion Binakako txapelketa nagusia lehen aldiz irabazteko aukerak. Emakume Master Cup zirkuituan aspalditik dihardu pilotari tuterarrak, eta bidean hainbat txapel lortu dituen arren, oraindik ez du lortu eliteko binakakoan nagusitzerik.

Bere ibilbideaz eta emakumeen eskupilotak izan duen garapenaz galdetu diogu Kirolerrian. Gaur egungo pilotan emakumezko erreferenteak daudela goratu du, eta pertsonalki, uste du etorkizunean azken bi urteetan galdutako finalen arantza ateratzeko aukera izango duela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!