Duela 50 urte Palestinako lurren lapurreta salatzeko protestan Israelek eraildako palestinarrak ere izanen dituzte gogoan Martxoaren 30ean. Palestinan, lurra da familia askoren sostengu ekonomikoa. Bereziki, olibondoen bitartez eskuratzen dituzten, oliba eta olioez egindako produktuak dira euren altxorra. Bakearen eta bizikidetzaren sinbolo ere bilakatu diren olibondo preziatuak. Nafarroan ere Yala Nafarroa Palestinarekin taldeak dei egin die herritarrei, landa ditzatela olibondoak, edo iazkoetan egin ditzatela eguna gogorarazteko ekimenak. "Iaz 30 herri baino gehiago batu ziren ekitaldira eta aurten ere Palestinaren aldeko ekimenak antolatzera animatu nahi ditugu", adierazi du Eduardo Ibero Yala Nafarroa Palestinarekin taldeko kideak.
Iruñean, Santa Ana Plazan landatutako olibondoaren bueltan eginen dute ekitaldia igandean, eguerdian. Palestinako poemak, musika, Dabke dantza, aurreskua eta luntxa egonen dira. Igandea baino lehen, ostiralean, Mendillorriko institutuko ikasleek eta irakasleek Palestinaren aldeko lorategia inauguratuko dute Iruñeko Udalarekin batera. Ikasleak, memoriari buruzko jardunaldiak egiten ari dira.