Mikel Irujo: “Geroa Bai aldaketa politikoaren alde gehien egiten ari den indar politikoa da”

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 24a

Mikel Irujo Industria kontseilariak adierazi digunez, “ezberdinen arteko Nafarroa sendotzea du helburu Geroa Baik”. Zubiak eraikitzea, bai gobernuan, bai alderdien artean. Tarte luze batean, politika orokorraz mintzatu gara hauteskundeetarako urte bakarra falta delarik. 700 lanpostu inguru sor ditzakeen Hithium bateria fabrikaz eta industriaren egoeraz ere mintzatu gara. “Inoizko datu ekonomiko hoberenak ditugu Nafarroan baina beti erne egon behar dugu”.

2027ko hauteskundeetarako oraindik asko falta dela nabarmendu du Mikel Irujok, zerrendaburua noiz aukeratuko duten galdetuta. “Aurreratzen ahal dudan bakarra da EAJk koalizioaren barruan jarraituko duela”. Hithium enpresaz aritu garenean Industria kontseilariak azpimarratu du 400 milioiko inbertsioa eginen duela Txinako lantegi honek. Energia berriztagarrien biltegiratze sisteman egiten du lan. Munduan bigarrena da bere sektorean. “Oraindik ere ez dago zehaztuta non kokatuko den”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!