oker gabiltza

Sexu eta genero disidenteen hizkera, biziraupen eta erresistentzia tresna

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 18a

Normatibitatearen bazterretan bizi diren sexu eta genero disidenteek euren hizkuntza eta hizkera propioa asmatu behar izan du. Horren bueltan aritu gara Oker Gabiltza sekzioaren atal berrian

Badakizu zer esan nahi duen kuku edo kukoitz hitzak? Eta zer den tuli-tulia? Zeri deitzen ote zaio "Bilbora joatea"? Hizkuntzek mundu ikuskerak sortzen dituzte, mundua nola ikusten dugun baldintzatzen dute. Ez hizkuntzek bere horretan bakarrik, baita hiztunek osatzen duten komunitateak ere. Normatibitate hegemonikotik kanpo bizitzea egokitu zaienek beren bizitzak, praktikak eta gorpuntzak izendatzeko hitz eta esamoldeak asmatu behar izan dituzte, biziraupen eta erresistentzia tresna bezala eta baita botere egiturak hausteko asmoz. Guzti honen bueltan aritu gara Oker gabiltza sekzioaren atal berrian. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!