Nafarroako Gobernuaren baitako batzordeak aitortutako tortura kasuak honako hauek dira:
- Iñaki Goñi Zubiri, Brigada Politiko Sozialak torturatua 1975an
- Victoriano López de Goikoetxea Bengoetxea, Guardia Zibilak torturatua 1981ean eta 1984an.
- Imanol Larrañaga Alberdi, Guardia Zibilak torturatua 2001ean.
- Ainara Gorostiaga Eskubi, Guardia Zibilak torturatua 2002an.
- Ikerne Indakoetxea Barberia, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2003anRamón López Cid, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2003an
- Itxaso Torregrosa Arteaga, Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2009anRosa Iriarte Laset, Guardia Zibilak torturatua 2010an.
"Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordeak aste honetan eman dituen zortzi aitortza berriak positiboki baloratzen ditugu", adierazi dute Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek osatzen duten Egiaren garaia da dinamikatik. Ebazpen hauek "urrats garrantzitsua" dira estatu-indarkeriak izan duen "eragina" agerian jartzeko, nabarmendu dute, eta "urte luzez ukatu edo isilarazi" diren errealitateak aitortzeko. "Nafarroan eta Euskal Herri osoan Estatuak eragindako giza eskubideen urraketa larriak argitzen jarraitzea ezinbestekoa da", nabarmendu dute, izan ere hori da bermea egia, justizia, erreparazioa, ez errepikatzeko eta memoria osoa oinarri izango dituen etorkizuna eraikitzeko. Ohar horretan, jakinarazi dute Errekonozimendu eta Erreparazio batzordeak ofizialki aitorturiko zortzi pertsona horiek torturak jasateagatik aitortu dituela “giza eskubideen urraketen biktima” modura.