Zer da zehazki jazarpen digitala? Zer gertatzen da eskola eremuan ematen den jazarpen kasu batek muga fisikoa zeharkatu eta eremu digitala ere hartzen duenean? Julen Linazasororekin ciberbullyingaren kontzeptua argitu eta aztertu dugu, eta berak argi du: "Jazarpena eremu digitalera iristen denean, bi gauza gertatzen dira. Alde batetik, biktimak ez du atseden hartzeko tarterik, babeslekurik gabe gelditzen da; eta beste alde batetik, jazartzaileak ere ez dio erasoak egiteari uzten, eta horrek erasoak gero eta bortitzagoak izatea eragiten du, zurrunbilo horretan sartzen delako".