Oihan Mendo: "Zalapartarik gabe egunerokoan egiten den politika horretan sinesten dut"

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 11

Oihan Mendo EH Bilduko parlamentaria da. Garesko alkatea izan zen 2015-2023 urteen artean. Ogibidez, arkeologoa da. Maite du udal politka. "3000 biztanleko herri batean egunero ikusten duzu lanaren emaitza eta gertutik jarraitzen duzu egoera". Legebiltzarrean energia, ondarea, memoria, kultura eta kirolaren atalean ari da lanean. Bere esanetan, Nafarroako egoera politikoa aurrerakoia eta egonkorra da "nahiz eta esleipen publikoen ikerketa batzordearen inguruko emaitzak ez ditugun ezagutzen oraindik". 

 

 

 

Oihan Mendo parlamentariaren ustez "ordezkari publikoek, alderdiek eta hedabideek zalapartarik sortzen ez duen politikagintzaren aldeko apustua egin beharko genuke. Politikak aspergarria behar du izan. Foku eta lerroburu nagusietatik at bihurtzen da eraginkorra". Energia berriztagarrien arloan herrialde aurreratua garela azaldu digu Mendok nahiz eta sortzen den indar hori ez dugun gehiegi erabiltzen. Arkeologoaren iritziz Nafarroa gero eta hobe ari da gordetzen bere ondarea eta lan handia egiten ari da memoriaren alorrean. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!