MARTXOAK 8

Nora Gonzalez (Mugimendu Feminista): "Lurralde eta gorputzen burujabetza aldarrikatzera aterako gara kalera igandean"

Maialen Huarte Arano 2026ko martxoaren 6a

Igandearekin iritsiko da Emakumeen Nazioarteko Eguna, Martxoak 8. Mugimendu Feminista beste mundu bat aldarrikatuko du. Arrazismorik gabe eta transfobiarik gabe, adibidez. Iristen ari diren gorroto eta diskurtso atzerakoien aurrean ez dutela asmorik otzan geratuko, isilik, nahiz, noraeza, etsipena eta beldurra gailendu nahi dituzten. Sitema kapitalistari eta kolonialari aurre egin behar zaiolako aterako dira kalera.

Mugimendu Feministak argi du zertarako aterako den kalera igandean, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Beste mundu bat porible dela sinetsirik daude eta horri bide ematen segitzeko feminismoaren bidea hartu behar dela uste dute. Euskalerria Irratian Nora Gonzalezekin mintzatu dira Martxoaren 8ari begira: 

Beste mundu bat aldarrikatuko duzue. Nolakoa?

Gerra kontestuan gaudela kontuan hartuta, martxoaren 8 honetan feminismotik beste mundu bat aldarrikatuko dugu: generorik gabekoa, klaserik gabekoa, arrazismorik gabekoa eta bizitza kapitalaren gainetik gailentzen dena. Faxismoa eta erreakziorik gabeko mundu bat eraikitzea. 

Zapalkuntzak betikotzen ari direla ere ohartarazten ari zarete. Eta hori agerian uzteko balio dezake feminismoak?

Feminismoaren aldeko apustua egiten dugu erantzun integral eta intersekzional batetik. Aldarrikatuko dugu lurralde eta gorputzen burujabetza. Hortik eginen dugu borroka. Igandean kaleak hartuko ditugu mugimendu feministaren aldarriak ozen oihukatzeko.  

Martxoaren 8rako, hemen Nafarroan zein protesta dituzue aurreikusita?

12:00etan iruñekoa Antoniutti parketik aterako da mobilizazio nagusia. Nafarroan beste eskualdetan ere deitu ditugu protestak: 12:00etan Altsasun, Saran 16:30etan eta Lizarran 12:30etan. Beste hainbat herri eta azuoetan ere eginen ditugu. 

Martxoaren 8az haratago ere eginen dituzue ekimenak.

Martxoa borrokarako hilabete berezia izanen da, hala irudikatzen ari gara. Igandeamn feminismotik langile klasearen alde borrokatzera aterako gara. Martxoaren 17an sindikatuek deitutako greba orokorrarekin bat eginen dugu feministok eta 2023ko greba feminista orokorrean ezarritako mugarri eta aldarriak txertatuko ditugu. Martxoaren 21ean arrazakeriaren kontrako egunean zuriok ere asko dugu esateko eta egiteko, pribilegioak berrikustea eta arrazakeriak suposatzen duen indarkeriarekin mozteko eguna da. Martxoaren 30a etxeko eta zaintzaileen eguna da, sistema publikoaren aldarria egiteko eguna eta 31n trans ikusgarritasunaren eguna izanen da, gorputz zapaldu bezala baina alternatiba gisara ere kalera aterako gara. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!