IRRATIKO SEÑORAK

Señorak Martxoaren 8rako prest

Euskalerria Irratia 2026ko martxoaren 5a

Mundu mailan egindako inkesta baten arabera, Z belaunaldiko gizonen ia herenek uste dute emakumeak senarrari obeditu behar diola. Datu honetatik abiatuta, Reyes Ilintxeta eta Amaia Lasa Irratiko Señorak martxoak 8ra begira ditugun erronken inguruan mintzatuko dira

Irratiko Señorak bueltan dira. Martxoaren 8an kalera ateratzeko gonbitea luzatuko digute eta bide batez orain gutxi argitaratutako inkesta kezkagarri baten inguruan solastuko dira. Z belaunaldiko gizonen % 31 ados dago emazte batek beti bere senarrari obeditu behar diola esatean, eta heren batek ( % 33) dio senarrak azken hitza izan behar duela erabaki garrantzitsuetan, Ipsosek Erresuma Batuan eta King 's Business Schooleko Emakumearen Lidergorako Institutu egindako 23.000 laguneko ikerketa global berri baten arabera.

Britainia Handia, Ameriketako Estatu Batuak, Brasil, Australia eta India barne hartu zituen 29 herrialdetako inkestaren arabera, gaur egungo gizon gazteek aurreko belaunaldietakoek baino aukera gehiago dituzte genero-rolei buruzko iritzi tradizionalak izateko .

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!