Martxoaren 8a iristear den honetan, ostalaritza eta sukaldaritzaren sektorean emakumeek duten rolari erreparatu diogu. Ezagunak diren sukaldari gehienak gizonak dira, emakumeak izan direnean historian zehar sukaldean gehien ibili direnak. Emakumeen papera askotan zerbitzari lanarekin edota sukalde barruan ontziteria garbitzearekin lotu izan da. Natali Eskudero ostalariak Lapiko artean atalean langile bezala eta bezero bezala emakumeek bizi dituzten egoera matxistak errepasatu ditu.