MARTXOAK 8

Leire Olariaga (Itaia): "Izaera borrokalari eta iraultzailea berreskuratu nahi dugu eta emakume langileon problematika zentroan jarrita"

Maialen Huarte Arano 2026ko martxoaren 5a

Martxoaren 8an Itaiak kaleak hartuko ditu "ospatzeko baino borrokan segitzeko". Euskal Herriko hiriburuetan egin dituzte deialdiak; Iruñean 12:30ean aterako da manifestazioa udaletxeko plazatik. Horrez gain, zenbait herritan ere eginen dituzte mobilizazioak: Altsasun, Lakuntzan, Garesen eta Lizarran.  

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Itaiatik kaleak hartzeko eta Emakume langileok askatzeko batu borrokara goiburuarekin deitu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia legiten ari dira. Leire Olariaga kidea elkarrizketatu dute Euskalerria Irratian:

Martxoaren 8a ospatzeko baino borrokarako eguna dela aldarrikatzen ari zarete.

Azkeneko hamarkadetan erakunde eta enpresen partetik aurpegi zuriketa egiteko baliatu dute eguna. Izaera borrokalari eta iraultzailea berreskuratu nahi dugu eta emakume langileon problematika zentroan jarrita.

Faxismoa eta ideia atzerakoiak areagotzen ari diren honetan alternatiba iraultzailea aldarrikatzen ari zarete.

Alde batetik, guztiz erreakzionarioak diren ideia eta alderdien posizionamendu horiei kalean egin behar zaiela aurre iruditzen zaigu. Horregatik esaten dugu indar iraultzaile bat sortu behar dela kalean erantzun irmoak emateko, faxisten kontra. Bestetik, gure posizio politikoa mahai gaineratu ere eginen dugu, jakinda guk ditugun aldarriak estrategia sozialistaren barruan kokatzen ditugula: guztion ongizatean oinarritzen den eta inoren zapalkuntzan bideratzen den gizartearen eraikuntzan.

Zein mezu helaraziko duzue martxoaren 8an?

Emakume langileok askatzeko batu borrokara goiburuarekin aterako gara kalera. Emakume langileok sufritzen dugun esplotazio ekonomikoaren aurka, egunerokoan jasaten dugun indarkeria matxistaren kontra eta erasotzaileen inpunitatearen kontra, ideia eta jarrera faxisten kontra ere bai.

  • Euskal Herriko bost hiriburuen mobilizazio deialdiak:
    Donosti: 11:30ean Boulevardetik.
    Bilbo: 13:00etan Eliptika Plazatik.
    Gasteiz: 12:00etan Andra Mari Zuriaren Plazatik.
    Iruñea: 12:30ean Udaletxe Plazatik.
    Baiona: 15:00etan Merkatu Plazatik.
  • Eskualdez eskualde antolatutako mobilizazioen deialdiak:
    Irun: 13:00etan San Juan Plazan
    Beasain: 13:00 etan Plaza Nagusitik.
    Legazpi: 18:30ean Euskal Herria Plazan.
    Ermua: 12:30ean Martxoak 8 Plazan.
    Arrasate: 19:00etan Sebero Plazan.
    Azpeitia: 13:00etan herriko plazatik.
    Azkoitia: 13:00etan herriko plazan.
    Zestoa:18:30ean herriko plazan.
    Hernani: 13:00et an Gudarien Plazan.
    Tolosa: 12:30ean Triangulotik.
    Donibane Garazi: 11:00etan Herriko Etxean.
    Altsasu: 13:00etan Foruen Plazan.
    Lakuntza: 12:00etan herriko plazan.
    Gares: 18:00etan Foru Pasalekutik.
    Lizarra: 12:00etan Baja Navarran.
    Basauri: 1 3:00etan Bentako Plazan.
    Barakaldo: 12:00etan Elkano metro irteeran.
    Durango: 13:00etan Santa Anatik.
    Gernika: 12:30ean Merkuriotik.
    Ondarru: 13:30ean Zaldupeko Zubitik

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!