MARTXOAK 8

Sara San Julian: "Feminismoak naturalizatu ditugun rolak zalantzan jartzeko laguntza ematen du eta eraldatzeko bidea da"

Maialen Huarte Arano 2026ko martxoaren 4a

Ultraeskuinak berdintasunaren kontrako mezuak haizatzen dituen garaian politika publikoak indartu egin behar direla uste du Nafarroako Berdintasun Institutuak. Baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak jarri behar dira atzera pausoak eman ez daitezen. Hala azaldu du Sara San Julian NBI-ko kideak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan. 

Nafarroako Gobernuaren baitako Berdintasun Institutuak pasa den ostiralean jakinarazi zuen Martxoaren 8ra begirako lema zein izanen zuen: Urra ditzagun estereotipoak, praktika dezagun berdintasuna. Egunerokoan zenbait esapideren aurrean ditugun jarrerak nolakoak diren, keinurik egiten ote dugun edo gutxiesten ote dugun zaintza lanetan ari den pertsona adibidez. Nafarroako Berdintasun Institutuko kidea da Sara San Julian. 

Zertan jarri beharko genuke gure begirada, zein adibide jarriko zenuke?

Nahiz eta gure legeek berdintasun formala lortu duten, datuek eta bizipenek erakusten dute ez dela praktikara eramaten, berdintasun errelaik ez dagoela. Adibideak alor guztietatn aurki daitezke: zaintza eta karga mentalaren banaketa desberdina normalizatzen denean, erantzunkidetasuna borondatezkoa dela esaten denean... 

Estereotipoak oraindik ere oso ohikoak direla esanen zenuke?

Estereotipo eta rolak oso errotuta daude gure gizartean. Sexu harreman afektiboetan, erabakiak hartzerakoan, etxean eta etxetik kanpo nork egiten duen lana, zaintza, lan merkatua... horrek guztiak ezberdintasuna eragiten du. 

Nola praktikatzen da berdintasuna?

Feminismotik. Behin kontziente izanda ezberdintasuna, patriarkatuak, rolak, estereotipoak etabar, horiek kontuan hartuta gauzak aldatzeko bidea har daiteke. Feminismoak naturalizatu duguna zalantzan jartzen laguntzen ditu eta beste eredu batera begiratzeko, eraldatzeko. Harremanak izateko, zaintzeko, lan egiteko.. beste eredu bat. 

Gizartearen sektore handi batek aurrera pausoak ematen dituen bitartean berdintasunera, bada sektore jakin bat, hori onartu ez eta atzera egin nahi duena. Horiei nola jartzen ahal zaie galga, muga?

Erakundeetatik, kaletik, mugimendu feministatik... gauzak egin daitezke. Berdintasun politika publikoak egin behar dituzte baliabide ekonomiko eta langileekin. Egunerokotasunean ere egin daitezke gauzak. Eguneroko lana da. Gizonek ere badituzte zereginak. Diskurtsotik haratago joan eta berdintasuna sustatzen hasteko garaia da. Espazio guztietan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!