KIROLERRIA

Nerea Ibinaga: “Buruak blokeatu egin ahal zaitu jaurtiketak egiterakoan, eta hori asko landu behar da”

Eñaut Agirrebengoa 2026ko martxoaren 3a

Nerea Ibinaga mailu jaurtitzailea bisitan izan dugu Kirolerrian. Euskal Herri osoko markarik onena du (60,92 metro), eta urte hasieran nagusitasun osoz gailendu zen Jaurtiketa Luzeen Neguko Nafarroako Txapelketan

Kable bati lorturiko metalezko bola bat ahalik eta urrutien bidaltzean datza mailu jaurtiketa, eta Nafarroan, Nerea Ibinaga da emakume jaurtitzailerik indartsuena. Urte hasieran, aise irabazi zuen Jaurtiketa Luzeen Neguko Nafarroako Txapelketa, eta berriki zazpigarren onena izan da estatu mailan.

27 urte ditu Ibinagak, eta zeresan handia eman zuen 2022an, besteak beste, Euskal Herriko marka berria ezarrita: 60,92 metroko jaurtiketa egin zuen etxean, Larrabide kirol-gunean. Bada, kirol honetan nola barneratu zen eta geroztik gauzak nola joan zaizkion kontatu digu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!