Sabino Cuadra: “Sanchezen gobernuak arrazoia eman digu: dokumentuak desklasifikatzeko borondate politikoa besterik ez da behar”

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 27a

Madrilgo gobernuak aste honetan argitaratu ditu 1981eko estatu kolpearen saiakeraren inguruko dokumentuak. Nafarroako elkarte memorialistek beste kasuetako artxiboak desklasifikatzea eskatu diote beste behin gobernuari

Espainiako Gobernuak 1981eko estatu kolpe saiakeraren inguruko dokumentuak desklasifikatu ditu, Tejero Kongresura pistolarekin sartu eta 45 urtetara. Sanferminak 78 Gogoan elkarteko kide den Sabino Cuadraren iritziz aurrerapausoa da, naiz eta zalantzan jartzen duen dokumentu guztiak publiko egin direnik. Elkarte memorialista zenbaitek aspaldian aldarrikatu bezala, artxiboen desklasifikazioa egiteko borondate politikoarekin nahikoa dela erakusten du 1981eko dokumentuen argitalpenak. Eta Madrilgo Gobernuari eskatu diote 78ko Sanferminetako, Zabaltza kasuaren inguruko edota Naparraren inguruko dokumentuekin ere berdin jokatzea.

Sekretu Ofizialeko legea aldatzeko bi proposamen daude Kongresuan. Lehena, Gobernuak berak aurkeztutakoa eta bigarrena EAJk bultzatutakoa. Cuadrak salatu du zortzi hilabete daramatzatela bi ekimenak geldirik eta lehen bait lehen egoera desblokeatzeko deia egin du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!