Oier Santamaria: "Frankismo berantiarrean oso gogorra izan zen LGTBI kolektiboaren kontrako errepresioa"

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 24a

Oier Santamaria historialariak Nafarroako LGTBI kolektiboaren egoera frankismo berantiarrean eta Trantsizioan aztertu ditu. Ziklo berezia antolatu dute Iruñean gaiaz sakontzeko. Pertsona horiek jasotako erasoak eta zigorrak isilean gordetzen ziren. Haien memoria ikertzea eta gordetzea oso garrantzitsua da Santamaria historialariaren aburuz: "Legearen babesarekin eragindako errepresioaz gain, gizarte bazterkeria eta estigma egon da urte luzez". Elkarrizketa egin diogu Metropoli Forala saioan kolektiboko kideek bizi izan zuten egoera larriaz mintzatzeko.

Oier Santamariak iturri ezberdinetara jo izan du bere ikerketak osatzeko. Frankismo berantiarrean botereak gogor jo zuen LGTBI kolektiboko kideen aurka: 'Ley de Vagos y Maleantes' eta 'Ley de Peligrosidad Social' deituriko legeen bitartez. Errepresioa bortitza izan zen. Hala ere, gertaera horien berri artxibo ofizialetan baino, ahoz ahoko transmisioan oinarritu da. Memoria historikoaren atalean pertsona hauek bizitako egoera larria gogora ekartzea ezinbestekoa dela dio ikerlari nafarrak. "Jazarpen politikoaren biktimak izan dira eta erreparazioa eta justizia merezi dute".   

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!