Inauteriak historian zehar ospakizun bereziak izan dira, eta askotan sexualitatearekin eta gorputz-adierazpenarekin lotura izan dute. Inauterietan, tradizionalki, eguneroko arauak pixka bat apurtzeko aukera ematen da. Mozorroak janzterakoan rolak aldatzen dira, genero-rolak barne. Gainera, dantza, musika eta gorputz-adierazpena oso presente egoten dira. Gorputza erakustea edo apaintzea ohikoa da, desira eta erakargarritasuna modu ludikoan adierazten dira eta maite-jolasak edo harreman sozialak errazago sortzen dira. Mozorroek eta maskarek identitatea ezkutatzeko aukera ematen dute. Jendeak bere burua modu libreagoan adieraztea ahalbidetzen du eta sexualitatearekin edo genero-adierazpenarekin esperimentatzeko espazio sinbolikoa sortzen du.
Gure inauterietako zazpi pertsonaia ezagun aipatu dituzte: Joaldunak, Momotxorroak, Miel Otxin, Ziripot, Zakuzarrak, Hartza eta Txatxoak. Eta haien rolak zein diren errepasatu. Gurutxarri eta Zubiatek nabarmendu dute gure inauterietan ez daudela emakumezkoen pertsonaia erreferenterik. “Mozorroetan ez dago generorik, baina sinbolikoki inauteriak maskulinoak dira”. Ikusi atal osoa hemen!