Euskal Herriko hainbat marrazkilariren topagunean da Marrazkirri. Otsailaren 25era arte izango dute epea haien lanak aurkezteko. Aurtengo gaia: Jo! Adiera asko dituen aditza da eta hain zuzen ere horregatik aukeratu dute antolatzaileek. Parte hartzaile bakoitzak, hitzak iradokitzen dionaren araberako marrazkiak aurkeztuko beharko ditu. Biltzen dituzten guztiekin erakusketa egingo dute Larzabaleko Espelletenia Ostatuan. Martxoan zehar egongo da ikusgai.
Erakusketaz gain, otsailaren 27an izango da marrazkia eta artea maite dutenen bilkura. Arratsaldeko zortzietatik aurrera Iñaki Martiarena eta Amaia Carrere marrazkilariak eta Onintza Enbeita, Elixabete Etxandi eta Nahia Etxeberri Lopepe bertsolariak elkarlanean arituko dira. Eta afariarekin batera, musikaz gozatzeko aukera ere izango dute Mugi Muga, Battitt eta Xabat talde eta abeslariekin.
Marrazkilarien arteko saretzea laguntzen duen jardunaldia da Marrazkirri. Eta Aitor Txarterina Irrintzi Plaza saiora hurbildu da ekimenaren inguruko informazioa helarazteko.