FRIKITOKI

Dragon Quest, Bears vs. Babies eta Rubik enpresaren ihes-gela

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 19a

Bideo joko bat, mahai joko bat eta ihes-gela bat ezagutu ditugu gaur Ioritz Albertosen eskutik. Ez galdu!

Hilabete honetako Frikitoki atalean Dragon Quest bideojoko saga ezagutuko dugu. Dragoi Bolaren antza duten pertsonaiez beteta dago jokoa, izan ere, Akira Toriyama da marrazkien egilea. Momentuz 11 joko atera dituzte eta hilabete gutxi barru kaleratuko da azkenekoa, 3d marrazkiekin. Ondoren, Bears vs. Babies mahai jokoaren nondik norakoak azalduko dizkigu Ioritz Albertos gure adituak. Joko honetan zure pertsonaia osatzen joan behar zara, gorputzaren atal desberdinetako kartak bereganatuz. Helburua: hartz boteretsuan bihurtzea, haurrak menperatu ahal izateko. Bukatzeko, Kanariar Uharteetan aurkitu dezakegun Rubik enpresaren ihes-gelan hartuko dugu parte. Ezagutu nahi dituzu gurekin?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!