OKER GABILTZA

Irainez eta irainen birjabetzeaz

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 18a

Oker Gabiltza saioko atal berrian irainez eta irainen birjabetzeaz aritu dira EHGAM Nafarroako kide diren Kepa Yecora, Ana Jaka eta Oskar Sada

Oker Gabiltza, Irrintzi Plazako atal berriak, sexu-genero disidentziarekin zerikusirik duten gaiak jorratuko ditu. EHGAM Nafarroako kide diren Kepa Yecora, Oskar Sada eta Ana Jaka izango ditu gidari.

Lehenengo atalean LGTBIQ+ kolektiboaren hizki bakoitzaren esanahia azaldu zuten, hau da, zein hitz erabiltzen diren disidentziak izendatzeko. Izendapen horiek, kasu gehienetan, irainak izan ziren hasieran. Batzuetan bekatuarekin lotuak, anormaltasunarekin edota munstrotasunarekin. Baina LGTBIQ+ kolektiboa irain horietaz birjabetu da. Hau izango da bigarren atalaren ardatza.

EHGAM, sexu askapen mugimendua 1977an jaio zen. Askotariko jendea izan da kolektiboan. Mendearen hasieran Kattalingorriren barruan sartu zen eta azken bost urte hauetan berriro ekin diote lanari. “Ez gara gay talde bat. Ez dugu borroka egiten orientazio jakin batetik. Gurea LGTBIQ+ taldea gara, baita transbibollomarika ere”.

Oker Gabiltza, Irrintzi Plazako atal berriko bigarren atala ikusgai eta entzungai!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!