ELHUYAR

Klara Ceberio Berger: “Hiztegi berdinzaleago baten alde lan egiten ari gara”

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 18a

Elhuyar hiztegiak 30 urte bete ditu eta sasoiko gainera. Joan den urtean 75 milioi kontsulta izan ditu eta webguneak 150.000 bisita baino gehiago ditu astero

Hogeita hamar urte pasatu dira Elhuyarren lehen hiztegi elebiduna, euskara-gaztelania hiztegia, kaleratu zenetik. 1996. urtean hasi zuen ibilbidea Elhuyar Hiztegiak, zeina ezinbesteko lanabes bihurtu baita gaur egun euskaraz aritzen direnentzat eta ikasten ari direnentzat. Lehenengo paperezko edizioarekin batera CD-ROM formatuan ere kaleratu zuten eta 1999an Internetera egin zuen salto.

Erreferentziazko baliabidean bihurtu da Elhuyar Hiztegiko ataria. 2025ean 75 milioi kontsulta baino gehiago egin ziren. Webguneak astean 150.000 bisita ditu eta mugikorreko aplikazioa 100.000 aldiz baino gehiago deskargatu. Eta hiztegia bera baino gehiago da: euskararen erabileraren inguruko gomendioak, idazten laguntzeko tresnak edota euskara errepasatzeko eta hobetzeko jolasak era aurkitu daiteke Elhuyar Hiztegiko atarian.

“Proiektu bizia da. 2025ean, 2.800 sarrera inguru eguneratu ditugu. Horietatik, 2.000 inguru sarrera berriak dira, eta beste 800 sarreratan moldaketak egin dira”, adierazi digu Klara Ceberio Berger, Elhuyar Hiztegiko arduradunak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!