Duela bi urte eskas hasi zen harriak jasotzen, baina haren saioetan ez dago eskarmentu faltaren arrastorik ere. Harriak altxatu baino gehiago, otzandu egiten ditu, indarra eta teknika bateratuz. Haren izena denen ahotan izan da iazko abuztuan marka aparta ezarri zuenetik: 100 kiloko harri zilindrikoa 59 aldiz altxatu zuen Sunbillako pilotalekuan.
Hori bai, ofizialki ezin da esan iturendarra Euskal Herriko harri-jasotzaile onena denik, oraindik ez baitu irabazi nazio mailako txapelketa. 2024an azpitxapeldun izan zen, eta iaz ez zuen parte hartzerik izan. Aurten, momentuz, beste erronka batzuk izango ditu.