Xabier Alkuaz: “Administrazio publikoen eta Federazioaren arteko elkarlana ezinbestekoa da etxebizitzaren erronkari aurre egiteko”

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 17a

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente eta Tafallako alkate, Xabier Alkuaz, Metropoli Forala saioan izan dugu. Despopulazioaz eta etxebizitzaren erronka nagusietaz aritu da

2026 erronka handiekin hasten da Nafarroako udalentzat: etxebizitza eskuragarria bermatzea, despopulazioa geldiaraztea edo zerbitzuen berdintasuna ziurtatzea lurralde osoan. Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak lurraldeko toki entitateak biltzen ditu, bertan ematen diren arazo eta erronkei konponbidea bilatzeko.

Iaz despopulazioaren egoeran jarri zuten begirada. Xabier Alcuaz, Federazioko presidentea eta Tafallako alkatea, gaur gurean izan dugu eta Nafarroako mapa ireki digu: "Nafarroan azkeneko 30 urteetan populazioa %27 igo da, baina horren kontra udalerrien %56ak populazioa galdu du. Gainera, Nafarroako udalerrien %70ak 1.000 biztanle baino gutxiago ditu. Honek zailtzen du despopulazioaren aurkako neurriak aurrera ateratzea".

Despopulazioari aurre egiteko 74 neurri garatu dituzte; 5 gai nagusietan banatuak: Zerbitzuak, Ekonomia eta Enplegua, Komunikazioak eta Mugikortasuna, Etxebizitza, eta Finantzaketa eta Fiskalitatea. Federaziotik ez dituzte proposamen exekutiboak egiten, baina garatutako neurriak Nafarroako Gobernuan eta Parlamentuan aurkeztu zituzten. Hauek despopulazio eta landa garapen bueltako legean txertatuko dira, "espero dugu hurrengo aste edo hilabeteetan aurreproiektua pasatzea eta ekarpenak egiteko aukera izatea".

Aurten etxebizitzaren afera jarri dute jardunaren erdigunean. Egungo arazo larrienetakoa da eta Federazioa, gizartetik hurbilen dagoen administrazioa izanda, gaiari heldu nahi izan diote. Etxebizitza hutsei dagokionez, zergapetzeko ordenantza modelo bat proposatu eta Nafar Gobernuari eskatuko diote horien zerrenda egitea. Federaziotik harrera postiboa egiten dute aurrera atera diren lege eta araudiei, baina Gobernuari ekimen gehiago eta landa eremuari begira jartzea eskatzen diote.

Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federaziotik toki eskumenen baitan daude neurriak hartu ahal ditu eta  horietan zentratzen dira. Udaletxeen tartea mugatua da eta, horregatik, erronka hauei aurre egiteko administrazioen eta Ferderazioaren arteko elkarlana ezinbestekoa dela azpimarratu du Alkuazek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!