Lesakako eta Berako inauterietan murgildu gara

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 16a

Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin eta Lupe Mendigutxia Berako kultura zinegotziarekin Zaku-zaharrak, Inudeak eta Artzaiak ezagutu ditugu

Euriari aurre egin behar izan diote egunotan Lesakan eta Beran. Eguraldi petralak ez ditu herri hauetako inauteriak zapuztu. Lesakan zaku-zaharrak atera ziren igandean eta astelehen goizean herriko kuadrillak mozorroz eta kolorez bete dituzte kaleak. Beran berriz, Inudeak eta Artzaiak izan dira protagonista, xingar-arrautza eskearekin batera. Irrintzi Plaza saioan Lesakako alkate Ladis Satrustegirekin eta Berako kultura zinegotzia den Lupe Mendigutxiarekin hitz egin dugu inauterien ohitura zaharren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!