Osasun-etxean, salbuespen gisa, alde batera utzi dugu gure ohiko formatua. Gure espezialistei atseden eman diegu, eta asteburuko partiden analisia egin ordez, Osasuna barru-barrutik ezagutzen duen pertsona batekin mintzatu gara.
Asier Urkiak hamarkada luze bat darama Osasunan lanean. Gizonen lehen taldeko fisioterapeuta da, eta bere lanaren sekretuak ezagutu ditugu aste honetako saioan.
Urkiak Osasunan jarraitu du urteen joanean talde teknikoak aldatu diren arren. Garai egonkorrenak, ziurrenik, Jagoba Arrasateren aro luze eta arrakastatsuan biziko zituen. Arrasaterekin Urkiak duen lotura, gainera, Osasunaz harago doa, Euskal selekzioan ere elkarrekin egin baitute lan.
Fisioterapeuta etxarriarraren ibilbidea eta lana lehen eskutik ezagutu ditugu. Solasaldia hemen entzungai.