Txosten hau 2025ean zehar egindako lana da, eta etxeko eta zaintzako lanaren esparruan lan egiten duten pertsona arrazializatuek lanean jasaten dituzten arrazakeria eta diskriminazio adierazpenak erakusten eta aztertzen ditu. SOS Arrazakeria federazioak etxeko eta zaintzako 59 langile elkarrizketatu ditu Nafarroan, 431 Espainiako Estatu osoan, eta arloan bitartekari aritzen diren sei teknikarirekin hitz egin dute.
Inkestan parte hartu duten langileen %50,5ek arrazakerria jasan duela adierazi du, eta %15,4k beste emakume batzuekiko ekintza arrazisten lekuko izan dela. Lan-bitartekaritzako teknikarien %85,0k aitortu du jarrera arrazisten berri izan dutela.
Ikerketak gertakari arrazistak eta sexistak dokumentatzen ditu, baita horiek salatzeko zailtasunak ere. Egoera honen aurrean, SOS Arrazakeria Federazioak biktimen egoerari berehala heltzeko premiazko neurriak martxan jartzeko eskatu du. Neurri horiek, hasteko, biktimek salatu ahal izateko irizpide segurua bermatu behar dute, etxeko eta zaintzako enpleguaren errealitatera egokitutako bide berriak eskainiz, pertsona horien administrazio-egoera bermatuz, akonpainamenduko eta gizarte-babeseko programen bidez.
Metropoli Forala saioan Mikel Mazkiaran, SOS Arrazakeria Federazioko kidearekin, hitz egin dugu.