"Soldadutza desegin genuen baina armada ez"

Euskalerria Irratia 2026ko otsailaren 11

25 urte dira Aznarren gobernuak soldadutza abolitzea erabaki zuela. Intsumitu bi izan ditugu irratian solasean gaiaz: Lander Aurrekoetxea eta Gaizka Aranguren. Beste ehunka lagunekin batera hilabete luzez izan ziren Iruñeko kartzela zaharrean preso. " Intsumisioaren bitartez soldadutza desegin nahi genuen eta lortu genuen helburua. Tamalez, armadek bere horretan jarraitzen dute". 

"Señoras y señores, se acabo la mili". Federico Trillok modu horretan adierazi zuen soldadutzaren abolizioa 2001. urtean. Bi hamarkada luze joan dira ordutik eta berriz ere soldadutza agenda politikoan dugu Europan. Zenbait herrialdetan derrigorrezkoa da, gainera. Lander Aurrekoetxea eta Gaizka Aranguren ezkor dira testuinguru geopolitiko berriaren aurrean. "Defentsa gastuak igo dira, arma gehiago egiten dira. Europak armada propioa sortzeko erabakia hartua du eta horren ondorioak somatuko ditugu". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!