Sadam Huseinen Iraken kokatzen den filma da hau, 90eko hamarkadan. Zigorren mende bizirik irauteko egunero borrokan ari den bitartean, Lamiak, bederatzi urteko neskatoak, bere irudimena erabili behar du, Sadam Husein presidentearen urtebetetzea ospatzeko derrigorrezko tartaren osagaiak biltzeko. Hori, edo ondorioei aurre egin beharko dio: kartzela edo heriotza.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara La tarta del presidente filmaren inguruan.