Aurten, ohi baino are erakargarriagoa izango da Frantziako Tourra. Izan ere, parte hartzaileen artean izango da Caja Rural talde nafarra, antolatzaileen gonbitea jaso ostean. 80ko hamarkadan bi aldiz lehiatu zuen Grande Boucle deritzon lasterketa, baina estreinakoz ariko da 2010ean gaur egungo egitura profesionala abiatu zuenetik.
Halako erronka batek ardura handia dakar, baina baita ilusioa ere. Caja Ruralek 26 txirrindulari ditu gaur egun, eta denen ametsa izango da uztailean Tourra lehiatuko duten zortzi ziklisten artean tokia egitea. Bada, talde barruan zer giro dagoen kontatu digu Gorka Sorrarain txirrindulariak.
Sorrarainek handia egingo luke Tourreko multzoan sartuko balitz, pandemiaren aurretik saskibaloi jokalaria baitzen. Pedalkada biziak eman ditu denbora gutxian, eta bere burua lehiakor dakusa tropel profesionalean.