Maputxea, herri amerindiarra da, Txileren erdialdean eta hegoaldean eta Argentinaren Hegoaldean dutelarik jatorria. Wallmapun daude kokatuta, baina Txile eta Argentinako estatuak lurrak lapurtu eta kanporatu zituzten duela mende bat baino gehiago, naiz eta espainiarren konkistaren garaitik abiatzen den herri honen kontrako errepresioa eta ondorengo borroka. Basoaren industria, turistifikazioa eta eredu neoliberalek bultzatuta, herri zapaldua izan da historikoki. Borrokan dagoena, haien lurraldeak berreskuratzeko eta haien eskubideak aldarrikatzeko. Egun hauetan, Claudia Nahuelpán Antilef maputxe autonomoa Nafarroan dago, Txiletik etorri da eta haien herriaren egungo egoeraz ohartarazteko hitzaldi sorta bat egiten ari da gure inguruan. Agoitzen egin zuen lehenengo solasaldia eta hurrengo asteetan Iruñean edota Altsasun ere arituko da.
Irrintzi Plaza saioan, Gorka Ovejero izan dugu. Askapenako kidea izandakoa, brigadista aritu da herri maputxea ezagutzen eta Wallmapu-Euskal Herria elkarteko kidea da.