Iruñean, rock sinfonikoa eta rock urbanoa nagusi ziren garaian, ‘Motos’ taldea sortu zen. Pop musika eta mod estiloa zituzten ikur. Aurretik, Fuletamol eta Tocamas taldeetan aritutako artistak ziren. Jatorrizko lau kantez gain beste bat gehitu dute lan honetan euskaraz: ‘Gaztelu Plaza’. EP formatuan salgai dago: Estafetako liburudendan, San Nikolas Plazako Bulego dendan eta Kale Nagusiko Katakraken.