Marty Mauser, mahai-tenisean edo ping-pongean neurrigabeko handinahiz jokatzen duen gazte saiatua, edozertarako prest dago bere ametsa betetzeko. Besteak beste, Carol Dunne zinema-izarraren laguntzaz, bere handitasuna erakutsiko dio mundu osoari.
Istorioa Marty Reismanen ibilbide zirraragarrian zentratzen da, Timothée Chalamet (Call me by your name, A Complete Unknown) Oscar sarietarako bi aldiz izendatua izan denak antzeztua. Klub klandestinoetan hasita, bere estilo ausart eta karismatikoak 22 titulu garrantzitsu irabaztera eraman zuen, Estatu Batuak munduko txapelketetan ordezkatuz, 67 urterekin kirol honetako txapeldun beteranoena izanik.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Marty Supreme filmaren inguruan.