KIROLERRIA

Lander Martin: “Itzela izango da esperientzia olinpikoa bizitzea, teknikari gisa bada ere”

Eñaut Agirrebengoa 2026ko otsailaren 3a

Lander Martinek iraupen eskiko Espainiako Txapelketa irabazi berri du, eta ostiraletik aurrera Neguko Olinpiar Jokoetan izango da, teknikari lanetan. Harekin mintzatu gara Kirolerrian

Eskiatzaile nafarrak goi-mailan jardun ziren joan zen asteburuan Baqueira Bereten, eta Martin estatu mailako eskiatzailerik indartsuena izan zen 42 kilometroko lasterketan, Irati Cuadrado bezalaxe. Orain, jarraian, eskiak kendu eta txandala jantziko du Martinek, ostiral honetatik aurrera teknikari lanetan ariko baita Italian lehiatuko diren Neguko Olinpiar Jokoetan.

Eskiatzaile gisa ez du lortu hitzordurik handienean parte hartzerik, baina bide alternatiboa erabilita, tokia egin du otsailaren 22ra bitarte jokatuko den ekitaldian. Martinek teknikari gisa dihardu Espainiako Federazioan, eta eskiatzaileak zuzendu, babestu eta laguntzeko ardura izango du datozen asteetan. Gogotsu dago, eta ez du presiorik nabaritzen.

Hemen entzungai Beorburuko eskiatzailearekin izandako solasaldia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!