Kati Leatxe eta Rut Etxarte: “Etorkizunera begirako herri hausnarketa eta ariketa da Kapsula proiektua”

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 28a

Nola iritsiko gara 2046ra genero-berdintasunari dagokionez? Galdera hori erantzun beharko dute agoiztarrek ‘Kapsula 2026-2046’ ekimenean. Bildutako desirak eta nahiak kutxa batean sartuko dira eta hogei urte barru ireki

Azkar, azkarregi doan gizarte batean bizi gara. Informazioa, musika edota irudiak segundu gutxitan kontsumitzen ditugu, alboratzen ditugu eta berehala berrien bila jotzen dugu. Askotan ez dugu momenturik gelditzeko, hausnartzeko edota pentsatzeko. Eta are gutxiago etorkizunean pentsatzeko. Agoitzen, Kapsula izeneko proiektua jarri dute martxan Karekin Kultura eta Haiak Creativas enpresek Agoizko Udalarekin elkarlanean. “Nola iritsiko gara 2046. urtera genero-berdintasunari dagokionez? Zein mezu, desira edo itxaropen bidali nahi zenuke gaur 20 urte barru agoiztarrak irakurri eta balioztatu ahal izateko?", horixe bota duten erronka.

Mezu horiek, izan testuak, eskulturak, margoak edota musika piezak, Kapsula izeneko metalezko hautetsontzi batean gordeko dira, eta Udal Artxiboan gordeko dira behin hura zigilatu ondoren. 2046. Urte arte eza da irekiko. Orduan argitaratuko dira 20 urte barru argitaratuko dira eta ikusi ahalko da oraingo desirak errealitate bihurtu diren. Genero-berdintasunaren arloan egindako bidea balioztatzeko unea izango da.

Proiektuaren ideia Haiak Creativas Audiovisuales eta Karekin Kultura enpresek osatutako tokiko ekintzaileen taldetik sortu da. Horiek arduratzen dira proiektu horri lotutako ekintza guztiak gauzatzeaz martxora arte. Hasierako hedapen-fase baten ondoren, Kapsulak saltokiak, ikastetxeak, gizarte- eta kirol-lokalak, erakunde publikoak eta ostalaritza-establezimenduak zeharkatuko ditu proiektua ikusarazteko.

Urtarrila eta otsaila bitartean herritarren partaidetza-tailerrak egongo dira, hausnartzeko eta mezuak lantzeko. Martxoaren 6tik 18ra bitartean erakusketa egingo da Kultur Etxea, bertan proiektua azalduko dute eta bildutako mezuak erakutsiko dira. Eta martxoaren 19an Kapsula itxi eta zigilatuko da eta kutxa Agoizko Udaleko artxiboan utziko da. 2046an irekiko dute berriro eta orduan jakingo dugu berdintasunaren alorrean aurrerapauso nahikoak eman diren eta gaurko desirak bete ote diren.

Irrintzi Plaza saioan Karekin Kulturako kide Kati Leatxe eta Haiak Creativas enpresako Ruth Etxarterekin hitz egin dugu proiektu honen inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!