Zinema

'Uraren kronologia', sexu indarkeriaren traumak gorputza zeharkatzen duenean

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 28a

Maria Castejonen 'Zinemako emakume errebeldeak' sekzioan Kristen Stewartek zuzendutako lehenengo filmari erreparatu diogu. 'The chronology of watter' (Uraren kronologia) Lidia Yuknavitch idazlearen autobiografian oinarritzen da eta idazleak haurtzaroan jasandako sexu indarkeria du mintzagai

Lidia Yuknavitch idazleak, gehiegikeriek eta adikzioek markatutako haurtzaro eta gaztaro baten ondoren, literaturan eta igeriketan aurkitu zuen salbazioa. Azkenean, idazle eta irakasle arrakastatsu batean bilakatu zen, baina horretara iristeko bidea ez zen, inolaz ere erraza izan. Kristen Stewartek zuzendutako  lehenengo filmak idazlearen biopic-a egiten du, traumak gorputza nola zeharkatzen duen aztertzen duen saiakera filmiko bat. Maria Castejon zinema kritikariarekin batera filma aztertu dugu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!