Filmak Agnesen, William Shakespeareren emaztearen istorioa kontatzen du, Hamnet seme bakarraren galera gainditzeko borrokan. Istorio gizatiar eta lazgarria Shakespeareren Hamlet lana sortzeko atze-oihal gisa baliatu zuena.
BAFTA sarietan historia egin du, emakume batek zuzendutako izendapen gehien jaso dituen pelikula baita. Zortzi izendapen jaso ditu denetara bertan, tartean film onenaren sariarena. Oscar sarietan ere izendapen horixe jaso du beste hainbeste izendapenen artean. Nazioarteko hainbat eta hainbat sariketetan izendapen eta sari ugari jasotakoa da, tartean Urrezko Globoetan film hoberenarena, adibidez.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Hamnet filmaren inguruan.