Diziplina honetan maisutasuna lortu duten hainbat talde ditugu Nafarroan, eta Barañaingo Lagunak da horren erakusgarri nagusia. Azken urteetan hainbat domina lortu ditu estatu mailan, talde lanaren, talentuaren eta dedikazioaren emaitza bezala. Taldearen arrakasten erantzuleetako bat da Ane Ariz gimnasta, eta berarekin hitz egiteko aukera izan dugu Kirolerrian. 25 urterekin, beteranotzat du bere burua.