Oskar Alegria: “Nire aitak Artazuko hiztegiaren bidez desagertzen ari den mundu bat jaso du”

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 27a

Jesus Alegriak Artazuko toki izenen eta esamolde herrikoien hiztegia osatu du. Artazuko 1.581 hitz jaso ditu lan honetan. Bertan, toponimoak eta desagertzear dauden esamoldeak ditugu irakurgai. Oskar Alegria, zine zuzendaria, bere aitak egin duen memoria ariketaz mintzatu zaigu Metropoli Forala saioan.

‘Diccionario de términos y expresiones populares de Artazu-Navarra’  hiztegian, onomatopeiak, tokiko izenak, aditzak, esamolde zaharrak, jolasak eta herriko ele bereziak dira nagusi. Egilearen seme Oskar Alegria zinegilearen ustez, “herriaren ahotsa dago liburuan eta ez herritar bakar batena; Gure entziklopedia da. A-tik Z-ra antolatu dugu. Hitz bakoitzak bere esanahia dauka eta bakoitzaren ondoan adibide bat idatzi dugu”. Jesus Alegriaren eskua ageri da azalean eta behatz bakoitzean izen bat idatzita: txorro, piko, tallo, madera, piki. Haurtzaroko jolas baten izena da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!