‘Tratuona’, sexualitatearen bizipen aberatsagoak, gozagarriagoak eta errespetuzkoagoak sustatzeko gida

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 26a

‘Zer uste zenuen ba?’ Irrintzi Plazako atal berrian, Sare elkarteko Lorea Gurutxarrik kaleratu berri duten gida didaktikoa aurkeztu digu

Atal berria jarri dugu martxan Irrintzi Plaza saioan. Zer uste zenuen ba? du izena eta Sare elkarteko kideekin elkarlanean egingo dugu. GIB-arekin bizi diren pertsonei eta haien ingurukoei arrera eskaintzen die elkarte honek. Laguntza sozio-emozionala, osasunaren sustapena, prebentzioa eta giza eskubideen defentsa dira elkarte honetako ardatz nagusiak, genero-ikuspegitik beti ere. Hilabetero haien jarduerak ezagutuko ditugu, egiten duten lana, informazioa jaso eta GIB edota Hiesa gure uhinetatik ere sozializatzea, tabuak hautsiz eta entzuleei helarazteko.

Lehenengo atalean Tratuona gida didaktikoa aurkeztu digu Sareko kide den Lorea Gurutxarrik. Lau dira jorratzen dituen ardatzak: Desgenitalizazioa, Gorputz Aniztasuna, Desira eta erotika eta azkenik Etika maitasun-harremanetan. Gidaren helburua izan da “ikerketa parte-hartzaile baten bidez, ezagutzea non eta nola gauden autokontzeptuari eta gure sexualitateari dagokionez, eta nola eragiten digun bizitzako esparru guztietan”. “Gidan egiten diren galderak tresna erabilgarriak izatea nahi dugu sexualitatearen bizipen aberatsagoak, gozagarriagoak eta errespetuzkoagoak sustatzeko. Horien bidez, sexualitatearen bizipenean isilduak izan diren hainbat kolektibori ahotsa eman nahi diegu, hala nola erretiratuei eta adinekoei, gazteei, migratzaileei, pertsona seropositiboei, LGTBIQ+ kolektibokoei…”, aurreratu digu Lorea Gurutxarrik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!