Ander Domblas: "Nafarroan hezkuntza bereziko beharrak asetzeko sistema publiko sendoa daukagu"

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 26a

CREENA, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko zuzendaritzak dimisioa eman zuen, duela aste zenbait. Arrazoia, Foru Gobernuak Alegria fundazioarekin akordioa lotu izana ikasle autistak artatzeko ikasgeletan, zuzenean. Ander Domblas zuzendari ohiaren esanetan, "gure sistema publikoan profesional espezializatu asko eta ongi prestatuak ditugu. Fundazioekin elkarlana oso aberasgarria da. Baina bakoitza bere tokitik".

 

CREENA Zentroko zuzendari ohi Ander Domblas psikologoak adierazi digunez "errespetatu egin behar dugu ikastetxe bakoitzak duen autonomia eta zentro horietako profesionalek egiten duten lana. Nafarroan hezkuntza bereziko beharrak asetzeko sistema sendoa daukagu". Bere ustez, Alegria fundazioko kideak ikasgeletan sartzeak aurrekari arriskutsu bat ezar lezake. Oso eskertuta dago ikastetxe askok, sindikatu guztiek eta, PSN salbu, alderdi politiko gehienek azaldutako babesarekin.                            

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!