Historiako emakume zientzialari aitzindariak ezagutzeko antzezlana NUPen

Euskalerria Irratia 2026ko urtarrilaren 23a

Nafarroako Unibertsitate Publikoak historiako emakume zientzialari handienak ezagutzeko antzezlan berezia prestatu du. Bertako irakasleak sartuko dira emakume aitzindari hauen azalean: ‘Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut’.

Alexandriako Hipatia, Edith Clarke, Klara Von Neumann, Ada Lovelace edota Margarita Salas emakume zientzialariak izan ziren. Eta ez edonolakoak. Elektrizitatearen alorrean, matematikan, haririk gabeko komunikazioan edota ordenagailu elektronikoen programazioan aitzindariak izan dira. Eta orain zientziari egindako ekarpen erraldoia ezagutzeko aukera emango du Nafarroako Unibertsitateak, Emakumea naiz eta zientzialaria izan nahi dut izeneko antzezlanean.

Emakume zientzialari hauen azalean emakume nafar zientzialariak sartuko dira. Otsailaren 11n, Emakume zientzialariaren egunean taularatuko dute obra Baztanen eta NUPen martxoaren 30ean eta apirilaren 27an. Haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da eta ikastetxeek aukera dute izena emateko unavarra.es webgunean. Bertan aurkituko duzue informazio guztia.

Metropoli Forala saioan Ana Zabaltza eta Miriam Gil zientzialari eta antzezleekin mintzatu gara.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!