Kirolerria

Anai Jimenez: "Adrenalina da pistako txirrindularitza berezi egiten duena

Eñaut Agirrebengoa 2026ko urtarrilaren 20a

Anai Jimenez txirrindulariarekin hitz egin dugu aste honetan Kirolerria saioan. Belodromoetan bidea egin nahian dabil, eta pistako ziklismoak zer bereizgarri dituen azaldu digu

Txirrindularitzaren barruan, errepidea da foku gehien bereganatzen dituen modalitatea, baina asfaltotik kanpo ere bada pedalei non eragin. Iazko urrian, adibidez, mendiko ziklismoaz hitz egin genuen Estibaliz Sagardoi txirrindulari nafarrarekin. Oraingoan, ordea, pistako txirrindularitzari erreparatu nahi izan diogu, eta horretarako, Anai Jimenez gonbidatu dugu.

19 urteko ziklista gaztea da Jimenez, eta bikain moldatzen da belodromoan. Miguel Indurain Fundazioaren beka dauka –pistako beste lau ziklistarekin batera –, eta berriki Espainiako Txapelketan hartu du parte. Bada, pistako ziklismoa zertan datzan azaldu digu, eta bere ibilbideaz ere galdetu diogu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!