Kirolerria

Kaosaren erdian, premiazko garaipena

Eñaut Agirrebengoa 2026ko urtarrilaren 19a

Gizonezkoen Osasuna irabaztera behartuta zegoen Oviedoren aurka, eta ez zuen hutsik egin: 3-2 nagusitu zen gorabeheraz jositako neurketan

Osasunari lanak eman zizkion Lehen Mailako azken sailkatuak, baina amaieran, puntuak Iruñean geratu ziren. Gorritxoen heroietako bat, Victor Muñoz izan zen, hark sartu baitzuen garaitzeko gola, partida jada luzapenean sartuta zegoela. Eta lehenago, Ante Budimirrek ere kapa jantzi zuen, Osasunak kroaziarraren golei esker iraun baitzuen bizirik.

Urduritasunak, nekeak eta aurkariaren lan onak eraginda, nafarrak ez ziren gai izan ordena eta kontrola ezartzeko, eta defentsan dar-dar egin zuten. Oviedok bi aldiz hartu zuen aurrea markagailuan, baina hor agertu zen Budimir, markagailua azkar batean orekatzeko.

Suspensezko pelikulak beldurrezko baten tankera hartu zuen amaiera partean Boyomok baloia eskuarekin ukitu zuenean. Epaileak penaltia adierazi zuen, baina atzera egin zuen gero, VARaren deia jaso ondoren. Arnasa hartu zuten gorritxoek, eta pozak hartu zituen Victorrek hirugarren sartu zuenean.

Catenari txartel gorria erakutsi zioten gero, baina ez zen beste gidoi aldaketari izan. Gauzak hala, etxean beste emaitza baikor bat kateatu zuen Osasunak, eta lasaiago ariko da larunbatean Rayoren zelaian. 

Emakumeen taldea, berriz, irabazi ezinik jarraitzen du, igandean berdindu egin baitzuen Tenerife Bren aurka, Taxoaren (1-1). Gorritxoek, hartara, garaipenik gabeko bost jardunaldi kateatu dituzte.

Kanariarren kontra, goiz aurreratu ziren markagailuan, baian berdindu egin zieten atsedenaren ondoren, eta ez ziren nagusitzeko gai izan azken ordu erdian jokalari bat gehiago izan arren.

Hori guztia aztergai Kirolerriko Osasun-etxean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!