KIROLERRIA

Ane Cuervo: “Sarri helburuak azken unean lortu izan ditugu, eta horrek nolabaiteko lasaitasuna ematen digu”

Eñaut Agirrebengoa 2026ko urtarrilaren 15a

Orain arte, gauzak ez zaizkio nahi bezala atera: 11 partida jokatu ditu Waterpoloko maila nagusian, eta galdu egin ditu guzti-guztiak. Hala ere, itxaropentsu mintzatu da Ane Cuervo jokalaria

Waterpolo Iruñak bigarren denboraldia du onenen artean, eta iaz salbazioa doi-doi lortu ondoren, berriz ere hortzak estutu beharrean izango da mailari eutsi nahi badio. Ezuste handirik ezean, playoffa jokatuko du denboraldi amaieran, eta alde horretatik, baliagarri suerta dakioke iazko bukaera dramatikoan pilaturiko esperientzia.

Eta noski, Ane Cuervo golegilearen ekarpena ere funtsezkoa izango da. Min hartuta izan da sasoi hasieran, eta haren itzulerak mesede handia egin diezaioke taldeari. Cuervorekin hitz egiteko aukera izan dugu Kirolerrian. Taldearen krisiaz galdetu diogu, baita bere sentipen pertsonalez ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!