KIROLERRIA

Ibai Olabe: “Pixkanaka, neurria hartu diot eliteko errugbiari”

Eñaut Agirrebengoa 2026ko urtarrilaren 13a

Ibai Olabe errugbilariarekin solas egin dugu Kirolerria saioan. Debutaria da Ohorezko Mailan, Real Ciencias Sevilla taldean, eta zer moduz dabilen kontatu digu

Hiru urtez La Unica talde iruindarrean aritu ondotik, joan zen azaroan Ohorezko Mailan dabilen Real Ciencias Sevilla taldearen eskaintza iritsi zitzaion Olaberi. Ez zen erabaki erraza, baietz esateak bizimodu aldaketa baitzekarren: Iruñetik atera, senitarteko eta lagunei agur esan, ordura arteko lana utzi…

Alabaina, oso aukera tentagarria zen maila nagusian jardun ahal izatea, eta ilusioz beterik, Sevillarantz abiatu zen errugbilari nafarra. Bi hilabete igaro dira fitxaketa ofizial egin zenetik, eta aldaketa oso handia izan den arren, egokitzapena bide onetik doakiola azaldu du Olabek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!